XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Miraririk ez, otoitz egin gabe.

Erri gosetua - ikusi ta biotz utsa dana, kupitu ez?.

Artzairik gabeko artaldea, zer litzake?.

Errukarriagorik! Bere-bere du artaldetxoa.

Ta neurri guztien gañetik, irten-bide bakarra: otoitza.

Jainkoak asmatutako jokabidea! (Mt. 9, 36).

Noiz eta nun ez? Eukaristia agintzerakoan. Lazaroren illobian. Errege aukera nai dutenean.

Irurogei-ta-amabi ikasleak alai ikustean.

Baratzako une samurgarrian.

Apaltokian, gurutzean, il-zorian.

Eta gure aldezko otoitzean jarraitzen du Zeruan: Ene semetxoak, au idazten dizutet, pekaturik egin ez dezazuten.

Ala ere, iñork pekatu egiten ba`du, Aitarekiko bitartekotzat, Jesukristo zuzena degu.

Bera da gure pekatuen ordain-oparia: ta ez gure pekatuena bakarrik, gizadi osoarena ere bai (Jo. 2, 1-2).

Alaxe beti! Zabal Berriona nun-naitik, eta ezetz otoitz aipamenik gabeko orrialderik arkitu al?.